78. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Aldaketa egituratzailea 1. poligonoko 932. lurzatian.
Hasierako onespena

Allingo Udalak, 2020ko martxoaren 11n egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Planeko aldaketa egituratzailea Arbeitzako 1. poligonoko 932. lurzatian. Mikel Oroquieta Landak sustatu du, eta helburua da aipatu lurzatiaren zati bat US-3 lurzoru urbanizagarri sektorizatu gisa sailkatzea.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluarekin.

Agiri hori udal bulegoetan azter daiteke, baita bidezkotzat jotzen diren alegazio guztiak aurkeztu ere, jendea hartzeko ordu eta egunetan.

Amillaon, 2020ko martxoaren 13an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L2004024