78. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

Proiektua, Arau Subsidiarioetako hirigintza-determinazio
xehatuak aldatzeko. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2020ko otsailaren 25eko 2020-0011 Ebazpenaren bidez, Udal honek erabaki zuen hasiera batez onestea Arau Subsidiarioetako hirigintza-determinazio xehatuak aldatzeko proiektua, hala: Utergako lurzoru urbanizaezinean eraikitzen diren eraikinen eta finken itxituren eraikuntzako ezaugarriak (Utergako Arau Subsidiarioetan bildutako Hirigintza Araudiaren XII. kapituluaren “Lurzoru urbanizaezineko hirigintza arauak” 47. artikuluaren “Eraikuntzako jarduerak eta erabilerak” c) eta f) puntuetan jasotakoak). Horretarako, aipatu espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Guzti-guztia argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Utergan, 2020ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Pablo Lizarrondo Beriáin.

Iragarkiaren kodea: L2003926