78. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

UO-10 antolamenduko unitatea borondatez birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2020ko otsailaren 25eko 2020-0012 Ebazpenaren bidez, Udal honek erabaki zuen hasiera batez onestea Utergako UO-10 antolamenduko unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, eta jendaurrean jartzea hogei egunean behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik alegazioak paratu ahal izateko. Orobat, espresuki xedatu zuen, interesdunei informazioa eta entzunaldia emateko tramitean alegaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko dela beste tramiterik gabe. Onetsitako birzatiketa proiektua azter daiteke udal bulegoetan eta Udal honen gardentasun atarian (http://uterga.sedelectronica.es).

Guzti-guztia argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Utergan, 2020ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L2003922