78. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Akats zuzenketa, 2020ko lan-egutegiaren iragarkian

Untzueko Udalaren 2020ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa Alkatetzaren 2019ko abenduaren 31ko 66/2019 Ebazpenaren bidez onetsi ziren, eta 2020ko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, otsailaren 25ean.

Lan-egutegia kalkulu okerrekin egina zegoela oharturik, aipatu ebazpena aldatzen da Alkatetzaren martxoaren 12ko 7/2020 Ebazpenaren bidez, eta hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzen da. Hona hemen laburpena:

“Lehena.–Aldatzea 2019ko abenduaren 31ko 66/2019 Ebazpenaren 4. puntua, lanaldiaren urteko lanorduen banaketari buruzkoa.

Hortaz, honela dioen tokian:

“Untzueko Udaleko Administrazioaren langileen urteko lanaldia 655 ordukoa izanen da, eta honela eginen da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneko lanaldia, oro har, 3 ordukoa izanen da.

Onetsitako lan egutegiaren arabera, Udaleko langileek izanen dituzte 27 opor egun eta norberaren aferetarako 3 egun.

2020rako onetsitako lan egutegian soberako 11,00 ordu gelditzen dira. Ordu horiek hartuko dira 2020ko abuztuaren 7an eta abenduaren 4an, eta gainerako eguna eta 2 orduak nahierara hartuko dituzte Udaleko langileek”.

Honelaxe behar du:

“Untzueko Udaleko Administrazioaren langileen urteko lanaldia 654,95 ordukoa izanen da, eta honela eginen da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 181,02 minutukoa izanen da.

Onetsitako lan egutegiaren arabera, Udaleko langileek izanen dituzte 27 opor egun eta norberaren aferetarako 3 egun.

2020rako onetsitako lan egutegian soberako 14,81 ordu gelditzen dira. Ordu horiek hartuko dira 2020ko abuztuaren 7an eta abenduaren 4an, eta gainerako 2 egun, 2 ordu eta 45 minutuak nahierara hartuko dituzte Udaleko langileek”.

Untzuen, 2020ko martxoaren 17an.–Alkatea, Juan María Lafuente Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L2004133