78. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Hiri-jarduketarako plan berezia UC-86 unitatean.
Hasierako onespena

Tafallako Udalak, jarduneko alkateak 2020ko martxoaren 17an eman ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen “Hiri-jarduketarako plan berezia Tafallako HAPOko UC-86 unitatean”, Sociedad Cooperativa La Sardak sustatua. Helburua da sozietatearen instalazioak handitzea (Miranda Arga kalea, 25; 32. poligonoa, 196. lurzatia).

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina).

Tafallan, 2020ko martxoaren 17an.–Jarduneko alkatea, Uxua Olkoz Velaz.

Iragarkiaren kodea: L2004107