77. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

287E/2020 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, ingurumen txosten estrategikoa egiten duena “Ekonomia jardueren Tuterako eskualde-eremua” izeneko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketari buruz. Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA da sustatzailea.

Aipatu espedienteari dagokionez, 2019ko maiatzaren 13an txosten bat eman zen, eta hartan adierazi ezen planen aldaketa txikiek ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar dutela baldin eta horien esparruan proiektuak baimendu badaitezke etorkizunean; hori guztia, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 5. eta 6.2.a) artikuluetan ezarritakoari jarraikiz. Ondorio horretarako, ingurumen agiri estrategikoa sartuko da UPSaren aldaketan.

Nafarroako Gobernuak 2019ko maiatzaren 29an harturiko Erabakiaren bidez, “Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa egituratzailea, ekonomia jardueren eskualde-eremu bat ezartzeko Tuteran” izeneko espedientearen tramitazioa abiarazi zen, eta jendaurrean jarri zen, iragarkia argitaratuta 2019ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 10ekoan. Ez da ingurumen arloko alegaziorik jaso.

Behin jendaurreko epea bukaturik, 2019ko urriaren 10ean ingurumen agiri estrategikoa jaso zen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan.

Ekonomia jardueren Tuterako eskualde-eremua Tuterako udal mugartearen ipar-ekialdean dago, A-68 eta NA-160 errepideen artean. UPSaren aldaketak bi helburu ezartzen ditu:

–S-1 sektorearen antolamendua egokitzea kontuan hartuz gaur egun benetan zer premia dauden ekonomia jardueretarako den lurzoruari dagokionez; horretarako, lurzorua optimizatu behar da, eta zuzendu behar dira antolamenduari eta hirigintzako araudiari lotutako zenbait alderdi, lurzoruaren errealitate fisikora behar bezala egokitzeko, bai eta erabiltzaileen eskaera nagusiei erantzuteko ere.

–S-2 eta S-3 sektoreak berriz mugatzea lurzoru urbanizagarriko sektore bakar batean, eta antolamendu xehaturik gabe. Sustapen Ministerioko Trenbide Plangintzarako Zuzendariordetza Nagusiak emandako txostena ikusirik egin da proposamen hau, txosten horretan eskatzen baita 1. eta 2. sektoreen artean aurreikusitako trenbide azpiegituretarako erreserba kentzea.

Aldaketaren eraginpeko eremua lurzoru urbanizagarria (2. eta 3. sektoreak) eta hiri lurzoru finkatua da (1. sektorea). Aldaketa proposamenean, lurzoruaren egungo sailkapena mantentzen da, eta, hortaz, horrekin loturik ingurumen ukipenak sor litzakeen aldaketarik ez dago. 1. sektorearen kasuan, urbanizazioa partez gauzaturik dago, eta bost eremu zehatzetan proposatzen dira aldaketak, honako hauekin zerikusia dutenak: industria erabilera sartzea, berdeguneak aldatzea, bide berri bat sortzea eta araudian aldaketa xehatuak egitea.

I. eranskinean, hirigintzako agirian proposaturiko aldaketak deskribatzen dira, baita ingurumen agiri estrategikoan jasotako ingurumen arloko eta jarraipenerako neurriak ere.

Ingurumen agiri estrategikoan prebentzioko eta planaren aldaketaren jarraipenerako zenbait neurri zehazten dira proposaturiko aldaketak ingurumenean integratzeko. Hortaz, aplikatzen direla bermatzeko, determinazio lotesle gisa sartuko dira hirigintzako fitxetan. 2. sektore berriak ez dauka antolamendu xehaturik, eta hura garatzeko plan partzial bat erabiliko da; sektore honetarako ezarritako neurrien xedea da sektorea zaintzea ingurumenari dagokionez (plan partziala garatzen ez den bitartean), eta, bestalde, etorkizunean sektorea antolatzeko irizpideak ezartzen dira, abelbideekin, bandako igarobide ekologikoarekin eta berdegunearekin loturik. Biodibertsitatearen Zerbitzuaren arabera, ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura egoki gauzatu da, eta aldeko txostena eman du. Gainera, neurri gehiago proposatzen ditu ingurumen arloko integrazioa bermatu dadin.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretua.

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egitea “Ekonomia jardueren Tuterako eskualde-eremua” izeneko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketari buruz, eta irizten da ez duela eragin nabarmenik ingurumenean. Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA da sustatzailea.

2. Aldaketa garatzean, kalteak prebenitu, murriztu eta zuzentzeko aurreikusiriko neurriak aplikatu behar dira, eta baita ingurumen agiri estrategikoan adierazitako jarraipen neurriak ere; horiek guztiak hirigintzako agirian sartuko dira, eta lotesleak izanen dira.

2. sektorearen araudian baldintza hau sartuko da: drainatze jasangarriari buruzko azterketa bat egin beharra, eta egokiak diren neurriak hartu beharra, hala sektorearen antolamenduari nola hirigintza proiektuen araudiari dagokionez.

Ingurumenari dagokionez aldaketaren jarraipena zehazteko, ingurumena zaintzeko plan bat eginen da.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Lurraldearen Antolamenduaren Atalari, Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalari eta Tuterako Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko martxoaren 24an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

I. ERANSKINA

Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa eta ingurumen agiri estrategikoa

Tramitatzeko fasean dagoen espedientearen xedea da “Ekonomia jardueren Tuterako eskualde-eremua” izeneko UPSaren determinazio batzuk aldatzea. Aldaketak eremu hauek ukitzen ditu: 3. sektorea, 2. sektorea eta 1. sektorea.

1. sektorearen kasuan, urbanizazioa partez gauzaturik dago, eta aldaketa puntualak proposatzen dira 5 eremu zehatzetan:

–11.1, 11.2 (zati bat), 11.2 eta 12.1 eraikin-sailen enpresa jarduerako erabilera aldatzea, eta industria erabilera ezartzea. Eraikigarritasun osoa 62.809 m² handitzen da.

–POL-10 eraikin-sail balioaniztuna handitzea haren ondoan dagoen berdegunean. Eraikin-sail horren azalera eraikigarria 3.473 m² handitzen da, 41.303 m²-koa izateraino.

–Industria erabilera gehitzea 7.1 eraikin-saileko zati batean, eta baita berdegunerako erabilera ere, konpentsatzeko POL-10 eraikin-saila handitzearen ondoriozko azalera murrizketa. Eraikin-sailaren azalera eraikigarria 10.012 m² handitzen da, 37.366 m²-koa izateraino.

–Sektorearen mendebaldean kamioiak aparkatzeko dagoen eremua berdegune gisa sartzea.

–Bide berri bat sortzea POL-1 lurzatira sartu ahal izateko.

–Hirigintzako araudi orokorra aldatzea, industria lurzatia aparkaleku gisa erabiltzea ahalbidetzeko.

–1. arau arloari (AN-1) dagokion hirigintzako araudia aldatzea, nabe atxikientzako xehetasun azterketarik egin behar ez izateko, eta hegalak eta elementu apaingarri bertikalak arautzeko.

2. sektorea. Lurzoru urbanizagarriko sektore bakar bat definitzen du (S2), ekonomia jardueretara bideraturikoa, honako hauek elkartzetik heldu dena: S-3 eta S-2 sektoreak eta azpiegituretarako erreserbako lurzoru urbanizaezina. Gehieneko eraikigarritasunari dagokionez, industria erabilerako 794.914 m² mantentzen dira, eta 151.852 m² ezartzen dira hirugarren mailako erabilerarako.

Ingurumen agiri estrategikoan ageri da aldaketa guztien ingurumen arloko analisia, eta neurri hauek proposatzen dira:

a) S-2 sektorea.

–Eremuko abelbideak mantentzea eta, posible bada, leheneratzea. Hegoaldean trazadura berria egiteko proposamena jasotzen da agiri grafikoetan, 1. sektorean dagoeneko leheneraturiko tarteari jarraipena emateko.

–Antolamendu xehatuan bandako igarobide ekologiko bat aurreikusiko da, 100 m zabal izanen dena, planoetan adierazi den bezala. Igarobide honek landarediaren tratamendu espezifikoa izanen du ingurumena leheneratzeko prestatzen diren proiektuen barruan, CRVE eta P-11 abelbideekin lotzeko (ez abelbide gisa), paseatzeko eta oinezkoen, ziklisten eta zaldien joan-etorrirako eremu gisa, eta haren erabilera hirigintza araudian arautzen da (UPSaren 64. eta 65. artikuluak).

–UPSa garatzearen ondorioz estepako hegaztien habitata galduko da, eta, horri dagokionez, La Sernako ekonomia jardueren eremuko UPSan ezarritako determinazioei jarraituko zaie.

–Jarraipen arkeologikoa.

b) S-1 sektorea.

POL-10 eraikin-sailean proposaturiko aldaketei dagokienez, aurreikusten da ingurumen ukipenik ez izatea aparkalekua kentzearen ondorioz, ezta bideetan, berdeguneetan, bideetarako erreserban eta araudian egindako aldaketen ondorioz ere. Hortaz, prebentzio neurriak honako eraikin-sail hauen eremura bideratu dira: 11.1, 11.2, 11.3, 12.1 eta 7.1.

–Drainatze jasangarria egitea, industriarako lurzati berrietan fluxu laminarra ezartzearen bidez, areketara eta euri-uren kolektoreetara gerta daitezkeen isuriak mugatzeko.

–Aparkalekuetan material iragazkorrak erabiltzea, lurzoru iragazkorrak dituzten eremuak mugatzea (sarbideen eta aparkalekuaren ondoko lorategi txikiak), albedo hobea duten materialak erabiltzea aparkalekuetan, itzalpeak edo are teilatu berdeak edo panel fotovoltaikoak erabiltzea (7.1 eraikin-saila).

–Hondeaketako lurrak kudeatzea, lehenestea lurrak aldaketaren eremuan berean lortzea, kontuan harturik euriteen ondorioz sedimentuen arrastean izan daitezkeen eraginak eta lurretan lubakiak sortzeko arriskua, eta berdegunera bideraturiko eremuak ez okupatzea. Lurrak behin betiko mugitzen badira, lur horiek erein eta landatu beharko dira, topografia profilak era egokian diseinatu ondoan.

Neurri hauek proposatu dira, besteak beste, aldaketaren jarraipena egiteko ingurumenari dagokionez:

–Lurzatietan nekazaritzako erabilera mantentzea, eta mugak eta alterazio topografikoak materialekin luberritzea saihestea (2. sektorea).

–Egiaztatzea zentzuz erabili direla “Klima aldaketara egokitzeko eta hura arintzeko irizpideak eraikintzako proiektuak prestatzeko diseinuan” (7.1 eraikin-saila).

Iragarkiaren kodea: F2004233