77. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

285E/2020 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita honi buruz: “Obanosko Udal Planaren aldaketa egituratzailea, AR-1 banaketa eremuan eta SGA-1 eta SGA-2 sistema orokorretan”. Obanosko Udala da sustatzailea.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 5. eta 6. artikuluetan aurreikusitakoari jarraikiz, ingurumen ebaluazio sinplifikatuko prozeduraren menpe jartzen da Obanosko Udal Planaren aldaketa egituratzailea, AR-1 banaketa eremuari eta SGA-1 eta SGA-2 sistema orokorrei dagokiena.

Udalak, 2020ko urtarrilaren 2ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa, eta jendaurrean egoteko epe bat ireki zen, iragarki bat argitaratuta 2020ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 30ekoan.

Aldaketaren xedea da 2. poligonoko 463. lurzatia, gaur egun lurzoru urbanizagarri gisa sailkatua, hiri lurzoru finkatu gisa sailkatzea, zuzkidura publikoetarako kirol erabilera izan dezan. Horren helburua da udal igerilekua eraberritzea ahalbidetzea eta orain duen kokagunean finkatzea. Horretarako, planteatzen da 2. sektorea (AR1) eta SGA-1 eta 2 sistema atxikiak berriz antolatu eta definitzea.

Proposamenean, zehaztapen hauek egiten dira: bizitegi eremua (AR1S2) oraingo sistema orokor atxikiek (SGA 1 eta 2) okupaturiko tokian ezartzea, eta igerilekuen inguruan ekipamenduetarako sistema orokorraren erreserba ezartzea (SGA-1). Oraingo SGA-2 sistema orokorra berdegune bat izanen da, herrigunea dagoen mesetaren ertzean, eta unitate berri bat sortzen da, UN-9 (hiri lurzoru finkatugabea), eremuaren mendebaldeko ertzean, bizitegi eremu izan dadin.

Aldaketaren eremuan nekazaritzako lurzoruak daude batez ere, salbu eta Muruzabal erreka, 2. sektorea eta SGA-1 berria zeharkatzen dituena. Obanosko plan orokorraren ingurumen ebaluazioan, uholde arriskuak prebenitzeko neurriak hartu ziren, eta 2. sektoreko plan partziala egiteko determinazio lotesle gisa ezarri zen errekaren uholde arriskuari buruzko azterketa bat egin beharra. Neurri hori sartua dago aldaketaren araudian, baita erreka ingurua kontserbatzeko 15 m-ko banda perimetral bat ere.

2. sektorearen eta sistema orokorren eremuaren iragazkortasuna errazteko xedez, neurri osagarri gisa proposatzen da urbanizazio proiektuetan azalera iragazkorra ahalik eta handiena izatea, euri urak ongi infiltratzen direla bermatzeko.

Aldaketaren ezaugarriak ikusirik eta jarduketaren eremua azterturik, ondorioztatu da aldaketak ez duela ondorio nabarmenik izanen ingurumenean. Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du bete dela ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedura, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua.

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egitea honi buruz: “Obanosko Udal Planaren aldaketa egituratzailea, AR-1 banaketa eremuan eta SGA-1 eta SGA-2 sistema orokorretan”; Obanosko Udala da sustatzailea. Irizten da proposamenak ez duela ondorio nabarmenik izanen ingurumenean.

2. Aldaketaren eremua urbanizatzeko proiektuetan, neurriak hartuko dira azalera iragazkorra ahalik eta handiena izan dadin, euri urak ongi infiltratzen direla bermatzeko.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Udalen Hirigintza Planeamendurako Atalari eta Obanosko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko martxoaren 24an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2004228