77. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa Udalaren Erregelamendu Organikoan

Tuterako Udalak, 2020ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, alkateak proposaturik, onetsi zuen Udal Antolamenduaren Erregelamenduko aldaketa, ondotik heldu baita, eta hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea:

A. 47. artikuluari bigarren paragrafoa gehitu zaio, honako hau dioena:

“2.–Salbuespen gisa, eta toki erakundeen funtzionamendua bermatzeko beharrezkoa den guztietan, tokiko ordezkaritza- eta gobernu-organoen bilkurak bideokonferentziako sistema teknologikoen edo antzekoen bidez egitea, segurtasun teknologikoa, zinegotziek berdintasun-baldintzetan parte hartzea eta horiek egitearen baliozkotasuna, eztabaidak eta hartzen diren erabakiak bermatzeko”.

B. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Erregelamendu honetako aldaketen aurka –xedapen orokorra denez– ezin da errekurtsorik aurkeztu bide administratiboan, Administrazioa Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluaren bitartez; aldiz, ondoko errekurtso hauek aurkeztuta aurkarazten ahal da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tuteran, 2020ko martxoaren 31n.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2004385