77. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2019ko 59. eta 60. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2019ko abenduaren 17an egin osoko bilkura arruntean, erregelamenduzko quoruma zuela, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2019ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketak egiteko 59 eta 60/2019 espedienteak, biak ala biak diru-sarreren bidezko kredituak sortzekoak.

Aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena 2020ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17an; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki-taulan paratu baitzen.

Hamabost egun balioduneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aldaketak behin betiko onetsitzat jotzen dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. eta 214.2 artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Behin betiko onetsitako 59/2019 aldaketa honako hau da:

59/2019 espedientea. Diru-sarreren bidezko kreditua

1. Gastuak goititzea:

0.9200.2.–Zenbait eraikin konpontzea / Uholdea: 243.100 euro.

Guztira: 243.100 euro.

–Espedientearen finantzaketa:

2. Diru-sarrerak goititzea:

0.3.–Aseguruen Partzuergoa, kalte-ordainak / Uholdea: 243.100 euro.

Guztira: 243.100 euro.

Behin betiko onetsitako 60/2019 aldaketa honako hau da:

60/2019 espedientea. Diru-sarreren bidezko kreditua

1. Gastuak goititzea:

0.1533.2.–Kaleak konpontzea / Uholdea: 200.000 euro.

Guztira: 200.000 euro.

–Espedientearen finantzaketa:

2. Diru-sarrerak goititzea:

0.4.–Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza, uholdeari buruzko azterketa: 7.300 euro.

0.4.–Uholdearen kalteetarako dohaintzak: 192.700 euro.

Guztira: 200.000 euro.

Jakinarazten dut orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta bere kontra honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso aurkezten ahal da.

Tafallan, 2020ko martxoaren 11n.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2003873