77. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ROCAFORTE

Aldaketa Ur horniduraren tasak arautzen dituzten ordenantzetan 2020rako. Behin betiko onespena

Rocaforteko Kontzejuak, 2019ko abenduaren 9n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Ur horniduraren tasak arautzen dituzten ordenantzetan.

Onespenaren erabakia 2020ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, urtarrilaren 23an, eta jendaurrean egoteko epea iraganda inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsita geratu da.

Aldatu egiten dira industriarako zein etxeko horniduraren zerbitzuagatik ordaindu beharreko kuotak:

–Industria-erabilera:

Horniduraren kuota finkoa: 16 euro/hiruhileko.

Kuota aldakorra: m³ kontsumituak, 0,95 euro/m³.

Saneamenduaren kuota finkoa: 16 euro/hiruhileko.

Industriarako hargunea, 1” arte: 193,73 euro.

Industriarako hargunea, 2,5” arte 251,96 euro.

Industriarako hargunea, gainerakoak: 309,01 euro.

Suteetarako hargunea, 1” arte: 188,43 euro.

Suteetarako hargunea, 2,5” arte: 244,76 euro.

Suteetarako hargunea, gainerakoak: 300,06 euro.

–Etxeko erabilera:

Kuota aldakorra: m³ kontsumituak, 0,80 euro/m³.

Dagokion kuotaren gainean legeek unean-unean finkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko dira, haiek ezartzen duten moduan eta baldintzetan.

Rocaforten, 2020ko martxoaren 11n.–Alkate udalburua, M.ª Eugenia Pérez Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2003876