77. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

39E/2020 EBAZPENA, martxoaren 25ekoa, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Deierriko udal-mugarteko proiektu honetarako: “Tentsio ertaineko linearen deribazioa eta transformazio zentroa, Zabalen”. Sustatzailea Ion Azcona Soldado da.

2019ko abenduaren 11n, goian aipatutako espedienteari dagokion ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu zen Biodibertsitatearen Zerbitzuan. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko I) epigrafean sartzen direnetakoa da. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku Hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeari buruz.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du ingurumen ukipenetarako baimenak barne hartuko duela lurzoru urbanizaezinean baimen daitezkeen jardueretarako baimena ere, eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duenak, 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Proiektatutako jarduketan, deribazio bat eginen da “Allotz-Lizarra Deierri 4679-01” erdi tentsioko linean, hornidura emateko oilaskoak gizentzeko hegazti instalazio bati (Deierriko 23. poligonoko 230. lurzatiaren zati batean kokatuta dago, Zabalen). 1005. euskarritik abiatuko da linea berria. Euskarri horren ordez, berri bat jarriko da, deribazio gurutzeta eta Load Buster ebakitzailea dituena. Linea berria deribazio horretatik abiatuko da, eta 18 bat metroko aireko bao bat 1. euskarri deitutako horretara iritsiko da. Euskarri hori airetik lurpera pasatzeko izanen da. Hortik aurrera, lurpetik joanen da, 350 bat metrotan, nekazaritzako sail batetik, Deierriko 23. poligonoko 230. lurzatiaren alde batetik, hegazti ustiategiaren inguruneraino. Hor, etxola motako 100 kV-eko transformazio zentro berria kokatuko da.

Hondakinak indarreko araudia betez kudeatuko dira, eta ukitutako lurrak lehengoratuko dira.

Goi tentsioko lineen ondoriozko arriskuetatik hegaztiak babesteari dagokionez, zenbait babes neurri planteatu dira: eroaleak, zubiak-eta forratzea eta aurremoldeatutako estalkiekin, grapa-estalki aurreformatuekin edo antzekoekin babestea tentsioko elementu batzuk, hala nola autobalbula tximistorratzak, ebakitzaileak eta konexio botilak. Dokumentazioak proposatzen du zeramikazko edo beirazko isolagailuak erabiltzea eroaleen loturetarako deribazio euskarrian eta airetik lurpera pasatzeko euskarrian.

Espedientean jasota dago Deierriko Udalak 2020ko otsailaren 3an emandako aldeko txostena. 2020ko otsailaren 18an, Lurraldearen Antolamenduaren Atalak aldeko txostena egin dio proposamenari, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretuaren 117. artikuluan ezarritakoarekin bat. Ingurumen Eraginaren Atalak aldeko txostena eman du, baina baldintza batzuk ezarrita.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Deierriko udal-mugarteko proiektu honetarako: “Tentsio ertaineko linearen deribazioa eta transformazio zentroa, Zabalen”. Sustatzailea Ion Azcona Soldado da.

2. Baimen honek neurri hauek aplikatzeko betebeharra ezartzen du:

–Ingurumen arlokoak:

  • Gurutzeta azpian kokatuko dira ebakigailu, autobalbula eta abarretako tentsio elementuak, eta babestekoez, estalkiez eta abarrez isolatuko dira haien loturak.
  • Linea berrian airetik lurpera pasatzeko euskarrian eta “Allotz-Lizarra Deierri 4679-01” linea elektrikoko 1005. euskarrian, hala deribazio gurutzetan, nola linea nagusian, U70YB66P AL isolagailuak paratuko dira.
  • Dokumentazioan zehaztu bezala, material egokiaz forratuko dira linea nagusiko zubiak, deribaziokoak eta airetik lurpera pasatzeko euskarrikoak. Deribazioetako lotura grapak grapa-estalki aurreformatuen bidez isolatuko dira.
  • Lurpeko tartean zanga egin aurretik, landare-lurra kenduko da, eta ondoan bilduko, zanga itxi ondoan berriz jarri eta zabaltzeko, helburua izanik lurrak hasiera batean zuen topografia lehengoratzea eta nekazaritzan behar bezala erabiltzea, obra hasi baino lehen egiten zen bezala.

–Hirigintza eta lurralde arlokoak:

  • Baimen honek ez du babesten lurzoru urbanizaezinean dauden edo ezarri gogo diren beste jarduera zehatz batzuk sare elektrikora konektatzea edo handik lotura-hodirik ateratzea.
  • Egin diren eta espedientean jaso diren txosten sektorialetan xedatutakoari jarraituko zaio, edo kasuan kasuko baimenetan xedatzen denari.
  • Egin gogo den jarduerak uki ditzakeen edo horren trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak, obrak hasi baino lehen, behar diren kontsultak eginen ditu, eta, hala badagokio, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.
  • Ezagutzen ez den aztarna arkeologikoren bat agertzen bada, legeak agintzen du Arkeologia Atalari horren berri eman behar zaiola berehalakoan, hala jasota baitago ondare historikoaren arloan indarra duen legerian (Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 59. artikuluan eta Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 42.3 eta 44. artikuluetan).
  • Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 117.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen honen bidez babesten diren jarduera edo jarduketak egin edo martxan jarri beharko dira baimena eman eta bi urteko epean. Epe hori iragandakoan, baimenaren ondorioak bukatuko dira, eta ez du eraginkortasunik izanen.
  • Jarduera eta/edo jarduera horri lotutako erabilera uzteak ekarriko du jardueraren titularrak ukitutako lurrak lehengoratu beharko dituela gehienez ere bortz urteko epean, eraikuntzak eraitsiz eta/edo kenduz. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 119. artikuluarekin bat, lizentzia eman baino lehen, udalak sustatzaileari eskatuko dio aitorpen baten bidez konpromisoa har dezala, baimendutako jarduera utziz gero, bost urteko epean, gehienez, lurzorua leheneratzeko.

3. Proiektuaren ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 3.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu horiek leheneratu edo gutxituko direla bermatzeko.

4. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen ditu; izan ere, artikulu horretan lurzoru urbanizaezinean eginen diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau igortzea Lurraldearen Antolamenduaren Atalari, Deierriko Udalari, Ingurumena Zaintzeko Taldeari (6. barrutia, “Lizarra 1”) eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko martxoaren 25ean.–Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Enrique Eraso Centelles.

Iragarkiaren kodea: F2004270