77. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

3/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2020ko martxoaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 3/2020 aurrekontu-aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertu eta alegazioak aurkeztu ahalko dituzte.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua; foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan.

Orkoienen, 2020ko martxoaren 26an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2004272