77. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 68. artikuluan xedatua bete dadin, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazio eta oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Gelagri Ibérica SL. Jarduera: barazki izoztuak prestatzeko fabrika handitzea. Kokalekua: Montehondo industrialdeko 3. poligonoko 320., 273. eta 238. lurzatiak (Milagro).

Milagron, 2020ko apirilaren 7an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2004436