77. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Katastroko balorazio txostena jendaurrean jartzea

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatua aplikatuz, 2019ko maiatzaren 24an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren ondorioz, Garinoaingo balorazio txostenaren proiektua hogei egun baliodunean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Garinoainen, 2020ko martxoaren 11n.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L2003875