77. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

2020rako zerga-tasak

Berriozarko Udalak, 2019ko abenduaren 18an egin osoko bilkura arruntean, 2020ko udal zergen tasei eta indizeei buruzko erabakia hartu zuen. Hona hemen:

Ekonomia-jardueren gaineko zerga gehieneko indizean dago, eta ezin da igo. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga gehieneko tasan dago, eta ezin da igo.

ERABAKITZEN DA:

Lehenbizikoa.–Zerga-tasa hauek onestea 2020rako:

–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 0,3215.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: indize bakarra, 1,40.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %5.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legean finkatzen diren gehieneko koefizienteak aplikatuko dira, balio-gehikuntza sortzen den epealdiaren arabera.
  • Karga-tasa: %16.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Berriozarren, 2020ko martxoaren 12an.–Alkate udalburua, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2003980