77. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAS

Herrian ehiza barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Arasko udal bulegoetan ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

–Arasko udal mugapea, biziguneak izan ezik: 1.778,64 hektareako azalera.

–Barrutian sartu beharreko azalera, guztira: 1.790,19 hektarea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Arasen, 2020ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Jesús Carlos Fernández Rubio.

Iragarkiaren kodea: L2004421