77. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Hirigintza-hitzarmena jendaurrean

Andosillako Udaleko alkate udalburuak, martxoaren 12an, 73/2020 Ebazpena eman zuen, zeinaren bidez jendaurrean jarri baitzen Andosillako Udalaren eta Industrias Suescun SAU merkataritzako enpresaren arteko hirigintza-hitzarmenaren proposamena, honako honi buruzkoa: industriako edo hirugarren sektoreko jarduera bat ezartzeak ukitutako lurren %10ari dagokion aprobetxamendua baloratzea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek bidezko jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoa betetzeko, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 r) artikuluak ematen didan eskumena erabiliz.

Andosillan, 2020ko martxoaren 12an.–Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L2003921