77. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Ordenantza fiskal orokorra. Hasierako onespena

Abartzuzako Udalak, 2020ko martxoaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Abartzuzako Udalaren ordenantza fiskal orokorra.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Abartzuzan, 2020ko martxoaren 24an.–Alkatea, Miguel Ros Ros.

Iragarkiaren kodea: L2004201