77. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAIGAR

Ordenantza, Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko
eta zerbitzuak emateko eskubide eta tasak arautzen dituena.
Hasierako onespena

Abaigarko Udalak, 2020ko martxoaren 6an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta zerbitzuak emateko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Abaigarren, 2020ko martxoaren 26an.–Alkatea, Gorka Alegría Saralegui.

Iragarkiaren kodea: L2004286