77. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

97/2020 EBAZPENA, martxoaren 20koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Iruñeko Nuestra Señora del Huerto ikastetxe itunduari baimena ematen diona 2020-2021 ikasturtetik aurrera frantseseko atal elebidunen programa emateko.

Urtarrilaren 24ko 9/2019 Ebazpenaren bidez, ingeleseko, frantseseko eta alemaneko atal elebidunen programen deialdia egin zen, sare itunduko ikastetxe gehiago sar zitezen, eta programa emateko oinarriak ezarri ziren.

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak aurkeztu duen txostenean proposatu du baimena ematea Iruñeko Nuestra Señora del Huerto ikastetxe itunduari frantseseko atal elebidunen programa emateko, horretarako sortutako batzordeak erabaki duelako betetzen dituela deialdi hartan ezarritako baldintzak eta betebeharrak.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Iruñeko Nuestra Señora del Huerto ikastetxe itunduari baimena ematea 2020-2021 ikasturtetik aurrera frantseseko atal elebidunen programa emateko.

Atal elebidunak Hezkuntza Departamentuak programaren deialdian ezarritako baldintzetan eta hango oinarrien arabera ezarriko dira.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Atzerriko Hizkuntzen Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta ikastetxe interesatura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko martxoaren 20an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2004181