76. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 9a - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

8/2020 FORU LEGEA, apirilaren 8koa, zeinaren bidez kreditu-gehigarri bat ematen baita, COVID-19ak eragindako osasun publikoko arrazoiak direla-eta hartutako neurri berezi eta urgenteek ekarritako beharrei erantzuteko.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ZEINAREN BIDEZ KREDITU-GEHIGARRI BAT EMATEN BAITA, COVID-19AK ERAGINDAKO OSASUN PUBLIKOKO ARRAZOIAK DIRELA-ETA HARTUTAKO NEURRI BEREZI ETA URGENTEEK EKARRITAKO BEHARREI ERANTZUTEKO.

ATARIKOA

2020ko martxoaren 11n, Osasunaren Mundu Erakundeak nazioarteko pandemiaren izaera eman zion COVID-19ak eragindako osasun publikoko larrialdiari, gaitza nazioartean zabaltzeak herrialde guztietako osasun publikorako arriskua dakarrelako eta nazioarteko erantzun koordinatua eskatzen duelako. Testuinguru horretan, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez alarma egoera deklaratu zen, COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko.

463/2020 Errege Dekretu horrek 4. artikuluan ezartzen duenez, alarma egoeraren ondorioetarako eskumena duen agintaritza Gobernua izanen da, bai eta, zein bere ardura eremuan, ministerio hauetako titularrak ere: Osasuna, Defentsa, Barne Arazoak, Garraioak, Mugikortasuna eta Hiri Agenda. Hala eta guztiz ere, errege dekretu horren 6. artikuluarekin bat, administrazio bakoitzak eskumenak ditu, indarreko legeriak bere zerbitzuen ohiko kudeaketarako emandakoak, beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartzeko, betiere kasuan kasuko agintaritzaren zuzeneko aginduen esparruan.

Horrela, COVID-19 koronabirusaren bilakaerak sortu duen aparteko egoeraren ondorioz, zenbait neurri berezi eta urgente hartu behar izan dira, osasun publikoko arrazoietan oinarrituta. Horregatik, martxoaren 18ko 1/2020 Foru Lege-dekretuaren bidez, neurri urgente batzuk onetsi ziren, osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko.

Behar berezi eta urgenteko inguruabarrak ikusita, bigarren neurri-sorta bat ezarri behar izan zen; hain zuzen ere, COVID-19 koronabirusaren osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko premiazko neurriak onetsi zituen martxoaren 25eko 2/2020 Foru Lege-dekretuaren bitartez.

2020ko martxoaren 27an, Nafarroako Parlamentuak bi foru lege-dekretuak baliozkotu zituen, eta erabaki zuen presako eta irakurketa bakarreko prozeduraz izapidetzea, foru lege proiektu gisa. 2020ko apirilaren 3an onetsi zituen.

Foru lege bidez, martxoaren 18ko 1/2020 Foru Lege-dekretuaren 19. artikuluan aurreikusitako funtsa 130 milioi egiteraino igo da COVID-19arekin lotutako gastuak arintzeko, eta horren xedeak aldatu dira. Zenbateko hori aplikatuko da kasuko aurrekontu-aldaketak Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak agintzen duenaren arabera izapidetuz.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluak lehen paragrafoan ezartzen du ezen, hurrengo ekitaldira arte berandutu ezin den gasturen bat aurrekontu indardunaren kargura egin behar bada eta krediturik ez badago edo kontsignatuta dagoena aski ez bada eta ezin bada handitu aipatutako foru legean jasotako xedapenen arabera, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, proiektu bat bidaliko diola Nafarroako Parlamentuari, aparteko kreditu bat ematekoa, lehen kasuan, edo kreditu-gehigarri bat ematekoa, bigarrenean. Era berean, bigarren paragrafoan xedatzen du aparteko kreditua eta kreditu-gehigarria edozein gastu programatako beste kreditu erabilgarri batzuekin finantzatzen ahal direla, are Parlamentuak zuzenketen ondorioz berariaz onetsitako kredituetatik datozenekin.

1. artikulua. Kreditu-gehigarria ematea.

Kreditu-gehigarri bat ematen da, 28.427.728,25 eurokoa, 2020ko ekitaldirako, honela banatuta:

PROI.

ORGAN.

EKON.

FUNTZ.

IZENA

ZENBATEKOA

051000

02100

2269

132102

COVID-19 Gastu arruntak

55.334,40

051000

02100

6054

132104

COVID-19 Ekipo teknikoa eta segurtasunekoa

1.530,00

054000

02800

2269

131102

COVID-19 Gastu arruntak

20.810,61

054000

02800

6054

134204

COVID-19 Ekipo teknikoa eta segurtasunekoa

15.413,33

054000

02800

6060

131102

COVID-19 Informazio prozesuetarako ekipoak

6.000,00

054001

02500

2269

131102

COVID-19 Gastu arruntak

9.856,51

054001

02500

6031

134102

COVID-19 Instalazioak

13.162,38

054001

02500

6054

134103

COVID-19 Ekipo teknikoa eta segurtasunekoa

10.659,85

054001

02500

6060

131102

COVID-19 Informazio prozesuetarako ekipoak

1.259,80

054001

02500

6094

131100

COVID-19 Aplikazio informatikoak

20.000,00

080002

08200

2600

232303

COVID-19 Harrera baliabideen kudeaketa

10.000,00

111000

11300

2271

923102

COVID-19 Garbiketa- eta txukuntze-zerbitzuak

477.250,76

540000

52000

2269

311103

COVID-19 Askotariko gastuak

5.000.000,00

543000

52200

6057

312805

COVID-19 Ekipamendu medikoa

12.000.000,00

543000

52200

6059

312804

COVID-19 Ekipamendu orokorra

4.000.000,00

545000

52400

6057

312802

COVID-19 Ekipamendu medikoa

950.000,00

545000

52400

6059

312803

COVID-19 Ekipamendu orokorra

50.000,00

546000

52500

6057

312802

COVID-19 Ekipamendu medikoa

950.000,00

546000

52500

6059

312802

COVID-19 Ekipamendu orokorra

50.000,00

547001

52300

6057

312802

COVID-19 Ekipamendu medikoa

1.000.000,00

900003

91600

4609

231504

COVID-19 Larrialdiko laguntzak

500.000,00

900003

91600

4609

231505

COVID-19 Etxegabeentzako harrera zerbitzua

100.000,00

920000

93000

2216

231002

COVID-19 Material klinikoa

651.743,12

920000

93000

2270

231002

COVID-19 Ikuztegiko zerbitzuak

77.176,01

920000

93000

2271

231002

COVID-19 Garbiketa- eta desinfekzio-zerbitzuak

149.878,21

920000

93000

2279

231002

COVID-19 Zerbitzuen errentamendua

472.410,68

920000

93000

2284

231002

COVID-19 Garbitzeko eta txukuntzeko produktuak

29.000,00

920000

93000

2285

231002

COVID-19 Jantziak eta oinetakoak

10.182,59

920000

93000

6020

231000

COVID-19 Obrak zentro berekietan

236.460,00

920000

93000

6059

231000

COVID-19 Altzariak eta ekipoak

282.800,00

950000

96000

4809

241304

COVID-19 Kalte-ordainak kontratuak eteteagatik

315.300,00

F10000

F1000

2279

231902

COVID-19 Itzulpenak

1.000,00

F10000

F1000

2262

231902

COVID-19 Publizitatea eta propaganda

1.500,00

F20001

F2000

2284

112102

COVID-19 Garbiketa- eta txukuntze-materiala

1.500.00

G30002

G3200

2061

921C02

COVID-19 Software korporatiboaren lizentziak eta mantentze-lanak

15.000,00

G30002

G3200

2273

921C06

COVID-19 Jarduera eta zerbitzu-maila (Giza baliabideak, GE21, GPI eta beste batzuk)

30.000,00

G30003

G3300

2276

921C02

COVID-19 Laguntza ofimatikoa Nafarroako Gobernuarentzat eta departamentuetako proiektuen kudeaketa

30.000,00

G30003

G3300

6094

921C02

COVID-19 Garapen arkitekturaren bilakaera eta aplikazioen bilakaerari dagozkion mantentze-lanak

40.000,00

G30005

G3500

2061

921C02

COVID-19 Erabilera orokorreko eta azpiegituretako software lizentziak

25.000,00

G30005

G3500

2190

491102

COVID-19 NASERTICi egindako enkargua. Ahots eta datuen sare korporatiboaren mantentzea eta kudeaketa

141.000,00

G30005

G3500

2220

491303

COVID-19 Telekomunikazio zerbitzua

122.000,00

G30005

G3500

2273

921C07

COVID-19 Bigarren mailako asistentzia eta bestelako lanak hirugarrenekin

335.000,00

G30005

G3500

2279

491102

COVID-19 Segurtasun kudeatuko zerbitzuak

39.000,00

G30005

G3500

6059

491102

COVID-19 Telekomunikazioetako ekipamendua eta terminalak

33.000,00

G30005

G3500

6060

921C02

COVID-19 Ekipamendu informatikoa eta azpiegitura teknologikoak

80.000,00

G30006

G3600

2276

311103

COVID-19 Software-arkitektura Osasun Departamenturako

67.500,00

2. artikulua. Kreditu-gehigarriaren finantzaketa.

Kreditu-gehigarria finantzatzeko, “Gastu orokorretako diruzaintza-gerakina” izeneko 113002-12100-8700-000002 partidan aurreikusten diren diru-sarrera handiagoak erabiliko dira; guztira, 28.427.728,25 euro.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2020ko apirilaren 8an.–Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakaria, María Chivite Navascués.

Iragarkiaren kodea: F2004469