74. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 7a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-147

Eulateko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Eulateko Udala.

Xedea: Eulateko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Regajo Larrea erreka-zuloa (Uiarra ibaia) (Urederra ibaia)

Isurketa eginen den udal-mugartea: Eulate (Nafarroa)

Isurketaren bolumena, gehienez ere, 39.100 m³-koa izanen da urtean, eta honakoek osatutako sisteman tratatuko da: imhoff motako dekantagailua, iragazki bakterianoa eta bigarren mailako dekantazioa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko martxoaren 3an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2003765