74. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Xehetasun-azterketa, Hirigintzako Udal Planeko APA 1eko M5B etxe-sailean. Hasierako onespena

Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2020ko martxoaren 6an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Hirigintzako Udal Planeko APA 1eko M5B etxe-sailaren xehetasun-azterketa (Eztandeta kalea), baina 2102. lurzatiaren tipologia soilik aldatuta. Sustatzailea Nerea Rohde Carrasco da.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin.

Lizarran, 2020ko martxoaren 13an.–Alkatea, Gonzalo Fuentes Urriza.

Iragarkiaren kodea: L2004052