74. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Taxi lizentzia baterako deialdia

Cabanillasko Udalak, Gustavo Rodríguez Aguado alkatearen 2020ko martxoaren 4ko 42. Ebazpenaren bidez, erabaki zuen onestea herriko taxi lizentzia huts bat adjudikatzeko deialdia. Ebazpenaren berri eman zion Udalbatzari 2020ko martxoaren 17ko bilkura arruntean.

Araubide juridikoa:

Aintzat harturik Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariaren maiatzaren 3ko 83/2012 Foru Agindua, zeinaren bidez Cabanillasko Udalaren esku uzten baita taxi lizentzia berri bat ematea (horrek berekin dakar hiriarteko taxi zerbitzurako baimenaren egilespena).

Aintzat harturik Taxiari buruzko uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legearen 4. artikulua eta hurrengoak.

Aintzat harturik Taxi lizentzia ematea arautzen duen Cabanillasko Udalaren ordenantzaren 5. artikulua eta hurrengoak.

Eskaintzak aurkezteko epea iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 15 egun naturalean amaituko da. Administrazio klausulen agiria jendearen eskura egonen da Udalaren Idazkaritzan.

Cabanillasen, 2020ko martxoaren 9an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2003799