73. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OTSAGABIA

Zaraitzuko Ibaxa zahar etxean zaintzaile laguntzaile izateko 2 lanposturen oposizio-lehiaketa deuseztatzea

“Zaraitzuko Ibaxa Zahar Etxearen Patronatua” erakunde autonomoak, 2019ko abenduaren 23an egindako bilkuran, onetsi zuen deialdi bat egitea, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Zaraitzuko Ibaxa zahar etxean zaintzaile laguntzaile izateko 2 lanpostu. Horri buruzko iragarkia 2020ko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 3an.

Ikusirik, une honetan baditugula langile gaituak lantokia ezagutzen dutenak eta, haiekin ikustekorik ez duten arrazoiengatik, bere egunean haien kontratuak ez zirela behar bezala kudeatu. Kontuan hartuz, kontratuak bukatu zaizkiela eta bi langile horiek prest jarraitzen dutela Zaraitzuko Ibaxa Zahar Etxearen Patronatuak deialdi horretan eskaintzen zituen lanpostuak betetzeko.

Ikusirik espedientea prozeduraren zein unetan dagoen eta administrazio publikoek duten ahalmena beraien egintzak eta erabakiak baliogabetzeko, baldin eta norbanakoengan edo taldeengan eskubide subjektiborik sortu ez badute; eta kontuan hartuz deialdia argitaratze hutsak eskubide-itxaropena baizik ez duela sortzen, eta ez benetako eskubiderik, azken hori soilik sortzen baita administrazioak hari buruz erabakitzerakoan, izangai onartuen behin-behineko zerrendan agertzen denean,

Aho batez erabaki da:

1. Deuseztatzea eta ondoriorik gabe uztea Zaraitzuko Ibaxa zahar etxean zaintzaile laguntzaile izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Otsagabian, 2020ko martxoaren 16an.–Alkate udalburua, María Carmen Recalde Berrade.

Iragarkiaren kodea: L2004128