72. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Ostizko 9. poligonoko zenbait lurzatiren mugapena aldatzea.
Behin betiko onespena

Alkatetzak 2020ko urtarrilaren 13an eman 3/2020 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen honako espediente hau: “Ostizko OS-1.1. Sektorea deritzon lurzoru urbanizagarriko exekuzio unitatearen mugapena aldatzea Odietako Udal Plan Orokorrean (iparraldean, 186., 67., 68., 176., 187., 247., 250., 40., 41., 249., 188. eta 189. lurzatiak; hegoaldean, 251., 290. eta 206, lurzatiak, Ostizko 9. poligonokoak guztiak)”, Alcanza Outsourcing SL entitatearen eskariz izapidetua.

Espedientea jendaurrean egon zen hogei egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik hasita (2020ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 31koa), Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 142., 143., 72. eta 74. artikuluetan eta haiekin bat datozenetan ezarritako ondorioetarako. Orobat, iragarkiak Udalaren iragarki-taulan eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratu ziren, eta epe horretan ez da hari buruzko alegaziorik aurkeztu, ez eta jaso ere.

Odietako Udalak espedientea behin betiko onetsi zuen 2020ko martxoaren 10ean egin osoko bilkura arruntean.

Horregatik eta aipatu araudia betetzeko argitaratzen dira iragarki hau eta aldaketaren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Erripan (Odieta), 2020ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2004197