71. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRITZA

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17an, aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onesten da eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori dena, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

–Aparteko kredituak eta kreditu-gehigarria.

GASTUAK: 32.165,00 euro.

–Diruzaintzako gerakina eta dirulaguntzak.

DIRU-SARRERAK: 32.165,00 euro.

Ziritzan, 2020ko martxoaren 4an.–Alkatea, Cristina Porrón Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2003694