71. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2020ko martxoaren 5ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1. aldaketa udal honek 2020. urteko ekitaldirako onetsitako aurrekontuan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin bat, aipatu espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun balioduneko epean, iragarkia aurretik argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztuz gero, osoko bilkuran erabakiko da haien eta aurrekontuaren behin betiko onespenaren gainean.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Artaxoan, 2020ko martxoaren 6an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2003707