71. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUÑIGA

Aldaketa, Hilerriari buruzko ordenantzan. Behin betiko onespena

Zuñigako Udalak, 2019ko urriaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Udal hilerriari buruzko ordenantzan. Hasierako onespena 2019ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Zuñigan, 2020ko martxoaren 13an.–Alkatea, Pedro María Oteiza Díaz.

HILERRIARI BURUZKO UDAL ORDENANTZA

II. ERANSKINA

Lurrean hobiratzeko eta hobitik ateratzeko dirulaguntzak, heriotza estaltzen duen asegururik ez dutenendako:

a) Heriotza gertatzen denetik gutxienez ere 9 hilabete lehenago Zuñigako Udalean erroldaturiko bizilagunek: tasaren %100, zerbitzu egiten duen enpresak finkatzen duen kostua kenduta.

b) Zuñigako seme-alabak: ordenantza honen aplikazioari dagokionez, Zuñigako seme-alabak dira Zuñigako Erregistro Zibilean jaiotzaren inskripzioa egina dutela frogatzen dutenak edo beren lehen bizilekua eta erroldatzea Zuñigan izan zutela frogatzen dutenak: tasaren %50, zerbitzu egiten duen enpresak finkatzen duen kostua kenduta.

c) Aitzineko baldintzetariko bat betetzen dutenen ezkontide eta lehen graduko ahaideak: tasaren %50, zerbitzu egiten duen enpresak finkatzen duen kostua kenduta.

d) Dirulaguntza horiek jaso ahal izateko, Zuñigako Udalean aurkeztu beharko da, heriotzaren ondoko hiru hilabeteko epean, heriotza aseguruen kontratuen ziurtagiri originala, Justizia Ministerioak emana.

Iragarkiaren kodea: L2003993