71. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Lehendakaritza, Funtzio Publiko eta Herritarren Segurtasunaren Alorreko eskumenen eskuordetza goragokoak bereganatzea

Alkatetzaren 188/2020 Ebazpena, martxoaren 11koa.

Alkatetza honek, 504 zenbakidun Dekretuaren bitartez, Tokiko Gobernu Batzordeko kide den Andoni Serrano Zabalza zinegotziaren esku utzi zuen Lehendakaritza, Funtzio Publiko eta Herritarren Segurtasunaren Alorreko barne zuzendaritza eta gaien kudeaketa, baita hirugarrenei eragiten dieten administrazio egintzen bidez ebazteko ahalmena ere. Hori guztia, kontuan hartuz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43., 44. eta 114. artikuluak.

Ikusirik, arrazoi pertsonalak direla medio Andoni Serrano Zabalza ez dagoela, eta, beraz, ezin dituela eginkizun horiek bete.

Kontuan hartuz, arrazoi horregatik egokia dela egindako eskuordetzea goragokoak bereganatzea.

Kontuan hartuz, orobat, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 116. artikulua eta Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikulua,

EBAZTEN DUT:

1. Andoni Serrano Zabalzaren esku utzitako eskumenak goragokoak bereganatzea, hain zuzen ere Lehendakaritza, Funtzio Publiko eta Herritarren Segurtasunaren Alorrari dagozkion gaiak kudeatzeko eskuordetutakoak, hirugarrenei eragiten dien administrazio egintzen bidez ebazteko ahalmena barne.

2. Ebazpen honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44.2 artikuluan xedatuari jarraikiz. Horrek ez du galarazten bereganatzeak eraginkortasuna izatea ebazpen hau sinatu eta biharamunetik aurrera.

3. Udalbatzari bereganatze horren berri ematea, egiten duen hurrengo bilkuran.

Zizur Nagusian, 2020ko martxoaren 12an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2003928