71. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITI

Aldaketa Hilerriko zerbitzuagatik ordaindu beharreko tasei buruzko udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Untzitiko Udalak, 2019ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Hilerriko zerbitzuagatik ordaindu beharreko tasei buruzko udal ordenantzan (5. artikulua).

Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 28an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onesten da Hilerriko zerbitzuagatik ordaindu beharreko tasei buruzko udal ordenantza, eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Untzitin, 2020ko martxoaren 16an.–Alkatea, Antonio San Miguel Jiménez.

UDAL ORDENANTZA, HILERRIKO ZERBITZUAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASEI BURUZKOA

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da honako hauen babesean: Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Legearen IV. kapituluaren 7. atala (100. artikulua eta hurrengoak) eta lege horren beraren 12. artikulua.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da hilerriko zerbitzuak ematea, eta lurra edo nitxoak lagatzea, gehienez ere hogei urterako.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Ondorio guztietarako, subjektu pasibotzat hartuko da zerbitzua emateko eskatzen duen pertsona fisiko edo juridikoa.

Zerga-oinarria

4. artikulua. Zerga-oinarria zehaztuko da zergapeko egitatearen izaeraren arabera, eta, ordenantza honen ondorioetarako, honako hauek izanen dira:

–Ehorzketak.

–Ehortziak hobitik ateratzea.

5. artikulua. Aplikatuko diren tarifak, zerbitzua eskatzen denean ordaindu beharrekoak, honako hauek dira:

Lurrean eta nitxoetan hobiratzea eta haietatik ateratzea: tasak kasuan-kasuan ezarriko dira, zerbitzua emateak Udalari zer kostu erreal ekartzen dion.

Hobariak: Aurreko apartatuko tasetan %30eko hobaria eginen zaie udalerrian erroldaturik daudenei; horretarako, erroldan urtebete lehenagotik inskribaturik egon beharko dute gutxienez.

Neurri iragankorrak

1. Indarrik gabe gelditzen dira lur eta panteoien betiereko kontzesio guztiak baldin 99 urtetik gorako antzinatasuna badute.

2. Indarrik gabe geldituko dira gaur egun dauden itxitura guztiak, antolamendu eta erregelamendu berriarekin bat ez badatoz.

3. Ehorzteko eta lurra eta nitxoak lagatzeko tasek 20 urteko indarraldia izanen dute. Epe hori bukatutakoan, behin bakarrik eta beste hogei urterako berritzen ahalko da, eskaeraren datan indarra duten tasak ordainduta.

4. Hamabost urte badituzten ehorzketen kasuan, itxiak eta mugatuak badaude eta egoera berean segitu nahi bada, Udalari horretarako eskaera egin beharko zaio, eta ezarritako tasak ordaindu.

5. Eskaerarik egiten ez denean, behar den epean, hamabost urte baino gehiagoko ehorzketa itxi edo mugatuen emakida berritzeko, udal zerbitzuek halakoak kendu eginen dituzte, eta lur hori etorkizunean erabiltzeko libre geldituko da.

6. Itxitura batek ehorzketa bat baino gehiago hartzen badu barnean eta ehorzketetako batek hamabost urte baino gehiago egin baditu, berritze partziala eskatu beharko da. Hori betetzen ez bada, itxitura moldatu egin beharko da.

7. Lurraren berrantolamendu berriarekin bat ez datozen ehorzketek edo itxiturek ez dute inolako aukerarik izanen berritzeko, eta hamabost urterako errespetatuko dira, azken ehorzketatik hasita.

Azken xedapena

6. artikulua. Ordenantza honek Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legean ezarritako izapideak bete ondoren hartuko du indarra.

Iragarkiaren kodea: L2004008