71. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

2020rako lan egutegia

Obanosko alkate udalburuak, 2020ko martxoaren 6an, 48/2020 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testua:

Ikusirik Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 10eko 177/2019 Ebazpena, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko jaiegunen egutegi ofiziala.

Ikusirik 250/2019 Ebazpena, azaroaren 22koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zehazten baitira ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko jaiegunak, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako.

Ikusirik 339/2020 Ebazpena, abenduaren 16koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita herrietako 2020ko jaiegunak aldatzea.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Onestea Obanosko Udalaren zerbitzuko langileek 2020an izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, hementxe zehaztu bezala:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Martxoaren 20a: San Jose eguneko zubia.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 28a: Obanosko herriko jaien hasiera eguna, jaieguna izanik 12:00etatik aurrera.

–Abuztuaren 31: Lehen laneguna Obanosko herriko jaiaren (abuztuaren 29a) ondotik.

–Irailaren 1a eta 2a: Obanosko herriko jaiak.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren eguneko zubia.

–Abenduaren 7a: Konstituzio egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Obanosko Udaleko lanorduen urteko kopurua 1.592 da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera.

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

%100ekoa ez den lanaldia duten lanpostuetan, plantilla organikoan ezarritako ehunekoaren arabera hainbanatu beharko dira benetako lanorduak eta eguneko lanaldia.

Hirugarrena.–Obanosko Udalaren beharra dela-eta eta herriko jaiak behar bezala garatzeko, zerbitzu anitzetako enplegatuak ohiko lanaldi osoan edo behar den denboran lan egin beharko du abuztuaren 31n, eta irailaren 1ean eta 2an. Ordu-poltsan sartzeko, lan egindako denbora jaieguna izanen da.

Laugarrena.–Langileen asistentzia kontrola presentzien kontrol sistema baten bidez eginen da. Hala egin beharko dute lanaldiaren hasieran eta amaieran, baita lanaldiaren barnean irteten eta itzultzen diren bakoitzean ere.

Bosgarrena.–Langileek lanaldiaren barnean gehienez hogeita hamar minutu iraunen duen atsedenaldia izanen dute.

Seigarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2020. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat, igande eta jaiegun deklaratu guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta martxoaren 20a, abuztuaren 31, irailaren 1a eta 2a, eta abenduaren 4a, horiek jaiegun izanen baitira.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Obanosko Udalaren iragarki-taulan ere.

Zortzigarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Ohartarazten da erabaki honen kontra errekurtso hauetariko bat jartzen ahal dela:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

2. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik aurrera.

3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Obanosen, 2020ko martxoaren 9an.–Alkate udalburua, María Aránzazu Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2003725