71. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGASA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Legasako Kontzejuak, 2020ko otsailaren 22an egin bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

1. Hasiera batean onestea 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

2. Hasiera batean onestea Legasako Kontzejuaren 2020ko aurrekontua betearazteko oinarriak.

3. Bai aurrekontu orokorra bai hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontu orokorra behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta hura garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezartzen dena betez.

Legasan, 2020ko martxoaren 12an.–Kontzejuko burua, Jesús Etxart Ansalas.

Iragarkiaren kodea: L2004031