71. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGOA

2019ko 2., 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2020ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 14an, hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onesten dira eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori dena, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

2/2019 ALDAKETA

Aparteko kreditua

9200-22199 partida.–Funtzio anitzeko ekipoa: 3.500 euro.

Proposaturiko gastu handitzea finantzatzeko, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinetik (87000) 3.500 euro erabiliko da.

3/2019 ALDAKETA

Aparteko kreditua

4121-6400005 partida.–Iturriaren mantentze-lana eta kontserbazioa: 6.100 euro.

Proposaturiko gastu handitzea finantzatzeko, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinetik (87000) 6.100 euro erabiliko da.

4/2019 ALDAKETA

Aparteko kreditua

3370-62200 partida.–Jolas-zentroko kanpoko zurajea berritzea: 7.000 euro.

Proposaturiko gastu handitzea finantzatzeko, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinetik (87000) 7.000 euro erabiliko da.

Larragoan, 2020ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Tomás Andueza Riezu.

Iragarkiaren kodea: L2003728