71. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Xehetasun-azterketaren aldaketa, 1. poligonoko 1104. lurzatian. Hasierako onespena

Larragako Udalak, Alkatetzaren 2020ko martxoaren 9ko 21/2020 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketaren aldaketa katastroko 1. poligonoko 1104. lurzatian (P-26 lurzatia, UA-5), La Balsa errepideko 16an. Sustatzaileak Susana Corera Bona eta Juan José Corera Macua dira. Xehetasun-azterketa hura behin betiko onetsi zen 2016ko otsailaren 25eko osoko bilkuran, eta 2016ko 88. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 9an.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Foru Legearen testu bateginaren 74. artikuluan 72. artikuluari dagokienez ezarritakoari jarraikiz.

Larragan, 2020ko martxoaren 9an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2003705