71. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Lapoblaciongo Kontzejuak, 2020ko otsailaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin.

Lapoblacionen, 2020ko martxoaren 10ean.–Kontzejuko burua, Lorenzo Herrera Velasco.

Iragarkiaren kodea: L2004030