71. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

Hilerriko zerbitzuak emateko tasak. Behin betiko onespena

Itzagaondoko Udalak, 2019ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea hilerriko zerbitzuak emateko tasak.

Erregelamenduzko jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsi dira, eta osorik ematen dira argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Erabaki honek 2020ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

–Hilerriko zerbitzuak emateko tasak:

Zerbitzua emateak zenbateko kostua dakarkion Udalari, horren arabera zehaztuko da tasa kasu bakoitzean.

Ardatz Itzagaondoan, 2020ko martxoaren 10ean.–Alkate udalburua, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L2003755