71. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

Aldaketa, Hilerriko zerbitzuagatik ordaindu beharreko tasei buruzko udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Ibargoitiko Udalak, 2019ko abenduaren 4an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Hilerriko zerbitzuagatik ordaindu beharreko tasei buruzko udal ordenantzan (5. artikulua).

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2020ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 16an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onesten da Hilerriko zerbitzuagatik ordaindu beharreko tasei buruzko udal ordenantza, eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

UDAL ORDENANTZA, HILERRIKO ZERBITZUAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASEI BURUZKOA

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da honako hauen babesean: Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Legearen IV. kapituluaren 7. atala (100. artikulua eta hurrengoak) eta lege horren beraren 12. artikulua.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da hilerriko zerbitzuak ematea, eta lurra edo horma-hilobiak lagatzea, gehienez ere hogei urterako.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Ondorio guztietarako, subjektu pasibotzat hartuko da zerbitzua emateko eskatzen duen pertsona fisiko edo juridikoa.

Zerga-oinarria

4. artikulua. Zerga-oinarria zehaztuko da zergapeko egintzaren izaeraren arabera, eta, ordenantza honen ondorioetarako, honako hauek izanen dira:

–Ehorzketak.

–Hilotzak hobitik ateratzea.

Tarifak

5. artikulua. Aplikatuko diren tarifak, zerbitzua eskatzen denean ordaindu behar direnak, honako hauek dira:

–Lurrean hobiratzeko eta hobitik ateratzeko.

  • Erroldatuak: 50 euro.
  • Erroldatu gabeak: Tasak kasuan-kasuan ezarriko dira, segun eta zer kostu erreal ekartzen dion Udalari zerbitzua emateak.

Neurri iragankorrak

1. Ondoriorik gabe gelditzen dira lur eta panteoien betiereko kontzesio guztiak baldin 99 urtetik gorako antzinatasuna badute.

2. Ondoriorik gabe geldituko dira gaur egun dauden itxitura guztiak, antolamendu eta erregelamendu berriarekin bat ez badatoz.

3. Ehorzteko eta lurrak eta nitxoak lagatzeko tasek 20 urteko indarraldia izanen dute. Epe hori bukatutakoan, behin bakarrik eta beste hogei urterako berritzen ahalko da, eskaeraren datan indarra duten tasak ordainduta.

4. Hamabost urte dituzten ehorzketek, itxiak eta mugatuak egonik, egoera berean jarraitu nahi badute, Udalari dagokien eskaera egin eta ezarritako tasak ordaindu beharko dituzte.

5. Ehorzketek, hamabost urte baino gehiago badituzte, eta itxita edo mugatuta badaude, baina kontzesioa berritzeko eskaera behar den epean aurkezten ez bada, udal zerbitzuek kendu eginen dute, eta lurra hurrengo erabilera batzuetarako erabilgarri geldituko da.

6. Ehorzketa bat baino gehiagoko itxitura dutenek, baldin eta ehortzitakoren batek hamabost urte baino gehiago egin baditu bertan, berritze partziala eskatu beharko dute. Hori betetzen ez bada, itxituraren zuzenketa egin beharko da.

7. Lurraren berrantolamendu berriarekin bat ez datozen ehorzketek edo itxiturek ez dute inolako aukerarik izanen berritzeko, eta hamabost urterako errespetatuko dira, azken ehorzketatik hasita.

AZKEN XEDAPENA

6. artikulua. Ordenantza honek Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legean ezarritako izapideak bete ondoren hartuko du indarra.

Idotzinen, 2020ko martxoaren 10ean.–Alkate udalburua, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2003753