71. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARRALDA

2020ko aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesten duen erabakia 2020ko 34. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 19an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

1.–Aparteko kreditua.

2. kapitulua.–Zenbatekoa: 722,12 euro.

Finantzaketa:

8. kapitulua.–Zenbatekoa: 722,12 euro.

Garraldan, 2020ko martxoaren 13an.–Alkatea, Gurutz Gorraiz Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L2004007