71. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Aldaketa Eremu publikoko eta herri-lurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasa publikoen ordenantza fiskalean (7. ordenantza). Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2020ko martxoaren 11n egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Eremu publikoko eta herri-lurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasa publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean (7. ordenantza).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezkotzat jotzen dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan.

325.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, jendaurreko tramitean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da; hala izanik ere, ordenantzaren testu osoa argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, lege beraren 326. artikuluarekin bat.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Funesen, 2020ko martxoaren 16an.–Alkate udalburua, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2004040