71. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

690/2020 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 16ko 329E/2019 Foru Agindua gauzatzen duena.

Itziar Pazos Lazcano andreak maisu-maistren kidegoan sartzeko txanda irekiko hautapen prozedura batean parte hartu zuen, Lehen Hezkuntza espezialitatean (euskaraz), zeina Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen (ebazpen hori urtarrilaren 22ko 260/2019 Ebazpenaren bidez aldatu zen).

Hautapen prozesu horretan, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 24ko 2745/2019 Ebazpenaren bidez, maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen. 2019ko abuztuaren 2an, Itziar Pazos Lazcano andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen uztailaren 24ko 2475/2019 Ebazpen horren aurka.

Oposizio-lehiaketaldia bukatu ondoren, Itziar Pazos Lazcano andrea Lehen Hezkuntza (euskaraz) espezialitateko praktiketako funtzionario izendatu zuten, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abuztuaren 30eko 3042/2019 Ebazpenaren bidez.

Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 16ko 329E/2019 Foru Aginduaren bidez, baietsi egin zen Itziar Pazos Lazcano andreak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 24ko 2745/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa.

Foru agindu horrek Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari agintzen dio Itziar Pazos Lazcano andrearekin loturiko jarduketak atzera eramateko, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen zuzendariaren ekainaren 26ko 2370/2019 Ebazpena argitaratu zeneko momentura arte eraman ere (ebazpen horren bidez onetsi zen merezimenduen behin-behineko balorazioa). Halaber, ebazpen horrek agintzen duenaren arabera, interesdunari eskatu behar zaio “alegatutako tituluaren ikasketa-espedientea” zuzentzeko aipatu ebazpenean ezarritako epean, merezimendua baloratzearren, kasua bada.

Aurrekoaren ondorioz, 2020ko otsailaren 27an, zuzenketak egiteko ofizioa jakinarazi zitzaion Itziar Pazos Lazcano andreari, eta 10 egun balioduneko epea eman zitzaion betetzeko.

2020ko martxoaren 3an, Itziar Pazos Lazcano andreak zuzenketak egiteko idazkia aurkeztu zuen, eta ikasketa-espedientea erantsi. Espedientea azterturik, egiaztatzen da batez besteko nota 1,956/7212 dela. Interesdunarentzat onena den nota aintzat harturik, gainerako izangaiekin ere halaxe egin baita, 1,2500 puntu dagozkio. Horrenbestez, errekurtsogileak lehiaketaldian lorturiko azken puntuazioa hau da:

Lehen Hezkuntza (euskaraz).

Puntuazioa, guztira: 8,8374 (I. atala, “Irakasle lanetan izaniko esperientzia”: 6,5874 puntu. II. atala, “Prestakuntza akademikoa”: 1,2500 puntu. III. atala, “Beste merezimendu batzuk”: 1,000 puntu).

Deialdian ezarritakoarekin bat, puntuazio horri oposizioaldian lorturikoa (8,9525 puntu) gehituta, azken puntuazio bateratua hau izanen da: 8,9064 puntu.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Itziar Pazos Lazcano andreari 1,2500 puntu esleitzea Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozesuko merezimenduen baremoko 2.1 atalean (Alegatutako tituluaren ikasketa-espedientea), Lehen Hezkuntza (euskaraz) espezialitatean.

2. Azken puntuazio hau ematea Itziar Pazos Lazcano andreari Lehen Hezkuntza (euskaraz) espezialitatearen oposizio-lehiaketan: 8,9064 puntu.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzuari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Hezkuntza Departamentuko iragarki-taulan eta web-orrian (https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio), eta adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko martxoaren 9an.–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Javier Lacarra Albizu.

Iragarkiaren kodea: F2003701