71. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

689/2020 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 12ko 31E/2020 Foru Agindua gauzatzen duena.

Saioa Baquedano Pérez andreak maisu-maistren kidegoan sartzeko txanda irekiko hautapen prozedura batean parte hartu zuen, Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz) eta Lehen Hezkuntza (euskaraz) espezialitateetan, zeina Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen.

Hautapen prozesu horretan, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 24ko 2745/2019 Ebazpenaren bidez, maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen. 2019ko uztailaren 26an, Saioa Baquedano Pérez andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen uztailaren 24ko 2475/2019 Ebazpen horren aurka.

Oposizio-lehiaketaldia bukatu ondoren, Saioa Baquedano Pérez andrea Lehen Hezkuntza (euskaraz) espezialitateko praktiketako funtzionario izendatu zuten, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abuztuaren 30eko 3042/2019 Ebazpenaren bidez.

Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 12ko 31E/2020 Foru Aginduaren bidez, baietsi egin zen Saioa Baquedano Pérez andreak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 24ko 2745/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa.

Foru agindu horrek Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari agintzen dio 1,250 puntu eman diezazkiola Saioa Baquedano Pérez andreari merezimendu baremoaren 2.1 atalean (alegatutako tituluaren ikasketa-espedientea). Esleipen hori eginda, hauxe da errekurtsogileak lehiaketaldian lorturiko azken puntuazioa:

Lehen Hezkuntza (euskaraz):

Puntuazioa, guztira: 9,700 (I. atala, “Irakasle lanetan izaniko esperientzia”: 6,4500 puntu. II. atala, “Prestakuntza akademikoa”: 2,2500 puntu (2.1 azpiatala: 1,25 puntu. 2.3 azpiatala: 1 puntu). III. atala, “Beste merezimendu batzuk”: 1,000 puntu (3.1 azpiatala: 1,000 puntu. 3.2 azpiatala: 0 puntu).

Deialdian ezarritakoarekin bat, puntuazio horri oposizioaldian lorturikoa (9,5398 puntu) gehituta, puntuazio bateratua hau izanen da: 9,6038 puntu.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Saioa Baquedano Pérez andreari 1,2500 puntu esleitzea Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozesuko merezimenduen baremoko 2.1 atalean (Alegatutako tituluaren ikasketa-espedientea), Lehen Hezkuntza (euskaraz) espezialitatean.

2. Azken puntuazio hau ematea Saioa Baquedano Pérez andreari Lehen Hezkuntza (euskaraz) espezialitatearen oposizio-lehiaketan: 9,6038 puntu.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzuari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Hezkuntza Departamentuko iragarki-taulan eta web-orrian (https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio), eta adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko martxoaren 6an.–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Javier Lacarra Albizu.

Iragarkiaren kodea: F2003702