7. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

3914E/2019 EBAZPENA, abenduaren 17koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, apirilaren 3ko 507E/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako dirulaguntzak emateko partidaren gastuari baimena kentzen diona (ebazpen horrek Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan bazkide gehiago sartuz enplegua sustatzeko dirulaguntzen deialdia onetsi zuen).

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 3ko 507E/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan bazkide gehiago sartuz enplegua sustatzeko dirulaguntzen deialdia.

Apirilaren 3ko 507E/2019 Ebazpenaren bidez 650.000 euroko gastua baimendu zen, 2019ko gastuen aurrekontuko “Ekonomia sozialeko enpresei laguntzak ematea bazkideak hartzeko” izeneko 950001 96100 4709 241200 partidaren kargura.

Kontuan hartuta 2019. urte osoan zehar eskaeren bolumena txikiagoa dela aipatutako laguntzak kudeatzeko zenbatekoa baino, eta beste gastu-konpromiso batzuei aurre egiteko.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ondorengo partida honetan esaten den kopuruko gasturako baimena kentzea:

–Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan bazkideak eginez enplegua sustatzeko dirulaguntzak, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 3ko 507E/2019 Ebazpenaren bidez arautuak, Dirulaguntzen Datu Base Nazionaleko 381923 zenbakia dutenak. 117.470,52 euro, 2019ko gastuen aurrekontuko “Ekonomia sozialeko enpresentzako dirulaguntzak bazkideak gehitzeko” izeneko 950001 96100 4709 241200 partidaren kargura.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2019ko abenduaren 17an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F1916429