7. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

3797E/2019 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, enplegu-zentro berezietako egokitze pertsonal eta sozialeko zerbitzuen barruan lanbide jarduerari laguntzeko unitateentzako dirulaguntzen gastuari baimena kentzen diona. DDBN identifikazioa: 441759.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 25eko 502/2018 Ebazpenaren bidez, enplegu zentro berezietako egokitze pertsonal eta sozialeko zerbitzuen barruan lanbide jarduerari laguntzeko unitateentzako dirulaguntzen deialdia onetsi zen.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 27ko 472E/2019 eta abuztuaren 28ko 2314E/2019 Ebazpenen bidez, 2019rako osotara 1.100.000,00 euroko gastua baimentzea onetsi zen.

Aurrekontu ekitaldi honetan 32 eskaerari baietza eman zaie, eta emandako laguntza 923.681,94 eurokoa izan da. Gaur den egunean partidan dagoen erabilgarria 176.318,06 eurokoa da. Gaurko egunean ez dago eskaera gehiagorik eta eskaerak aurkezteko epea itxita dago.

Hori dela eta, aurrekontuko partidako 176.318,06 euroko gastuari baimena kentzea proposatzen da.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ondorengo partida honetan esaten den kopuruko gasturako baimena kentzea:

–Enplegu zentro berezietako egokitzapen pertsonalaren eta sozialaren zerbitzuen esparruko lanbide jarduerarako laguntza unitateentzako dirulaguntzak, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 25eko 502/2018 Ebazpenak arautuak, Dirulaguntzen Datu Base Nazionaleko 441759 zenbakia dutenak. 176.318,06 euro, 2019ko gastuen aurrekontuko “Enpleguko zentro berezientzako dirulaguntzak. EGIF” izeneko 950001 96100 4709 241109 partidaren kargura.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2019ko abenduaren 16an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F1916121