7. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1187/2019 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, baimena kentzen diona desgaitasuna duten eta lan-merkatu arruntean sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak enpleguan lagunduz bertara sartzen laguntzeko dirulaguntzen partidaren gastuari. DDBN identifikazioa: 473891.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 23ko 972/2019 Ebazpenaren bidez onetsi ziren desgaitasuna duten eta lan-merkatu arruntean sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak enpleguan lagunduz bertara sartzen laguntzeko dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak.

Ebazpen horretan 25.000,00 euroko gastua baimendu zen, 2019. urterako.

Aurrekontu ekitaldi honetan ez da aurkeztu eskaerarik.

Eskabideak aurkezteko epea itxita dago.

Hori dela eta, aurrekontuko partidako 5.000,00 euroko gastuari baimena kentzea proposatzen da.

Azaldutakoarekin bat, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuak eman dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ondorengo partida honetan esaten den kopuruko gasturako baimena kentzea:

–25.000 euroko gastua, desgaitasuna duten eta lan-merkatu arruntean sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak enpleguan lagunduz bertara sartzen laguntzeko dirulaguntzak, DDBNko 473891 zenbakia dutenak, 2019rako gastu aurrekontuko partida honen kargura: “Enpresa arruntek desgaitasunen bat duten pertsonak kontratatzeko dirulaguntzak. Konferentzia sektoriala” izeneko 2019 950001 96100 4709 241105 partida. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 23ko 972/2019 Ebazpenaren bidez arautu ziren dirulaguntza horiek.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2019ko abenduaren 20an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F1916436