7. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDASOA ETA BERROARAN MENDIETAKO BILTZARRA

2019-2020ko ekonomia eta finantza plana, aurrekontua egonkortzeko. Informazio publikoa

Bidasoa eta Berroaran Mendiko Biltzarrak, 2019ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen ekonomia eta finantza plana onestea. Horren xedea da 2019ko eta 2020ko ekitaldietan betetzea Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko 2/2012 Lege Organikoan ezarritako gastu-araua eta aurrekontu egonkortasuna, 2018ko ekitaldian bete ez zirenak.

Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, erabakitako onespena jendaurrean egonen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, aditzera emateko ez beste deusetarako.

Orobat aditzera emateko ez beste deusetarako, ekonomia eta finantza planaren kopia bat jendearen eskura dago, Udalak osoko bilkuran onetsi duenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Donezteben, 2019ko abenduaren 10ean.–Biltzarreko burua, Amets Inda Gorriaran.

Iragarkiaren kodea: L1916536