7. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 1766. eta 1767. lurzatietan. Hasierako onespena

Vianako Udaleko alkate udalburuak 2019ko abenduaren 18an ebazpena eman zuen, hasiera batez onesteko Vianako 6. poligonoko 1766. eta 1767. lurzatien xehetasun-azterketa, Álvaro Serrat Letonak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Vianan, 2019ko abenduaren 18an.–Alkatea, Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L1916565