7. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Banakako laguntzak ematea, taxi-bonua baliatuz, mugitzeko desgaitasun larria duten pertsonei egokitutako garraiobide alternatiboa eskaintzeko (2020. urtea). Laburpena

Eguesibarko Udalak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b) eta 20.8.a) artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, laburpena argitara ematen du; testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 485783, bai eta Udalaren webgunean ere.

–Xedea eta onuradunak:

Programaren xedea da taxi-bonuaren banakako laguntzak (txartel moduan) arautzea, garraio kolektiboan zein partikularrean mugitzeko desgaitasun larria dutenei ematekoak, garraiobide egokitu bat erabil dezaten, taxia.

Laguntza ekonomiko hauek eskuratzeko baldintzak:

a) %33ko edo handik gorako desgaitasuna izatea, garraio kolektiboetan sartzea larriki eragozten duena, eta horrela egiaztaturik egotea Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoak (PANA) emandako desgaitasunaren ziurtagiri ofizialean. Desgaitasun maila aitortu, onartu eta kalifikatzeko prozedurari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren baremoa: A, B edo C atala, edo gutxienez 7 puntu izatea D, E, F, G edo H ataletan.

b) Eguesibarren egotea erroldaturik, eta laguntza jasotzen den bitartean altan emanda egotea udal erroldan.

c) Gidabaimenik ez izatea edo, hura edukita, ez egotea gidatzeko moduan, desgaitasuna dela eta.

d) Ez izatea mugitzeko desgaitasuna dutenek gidatzeko egokituriko ibilgailurik, eskatzaileak 18 urtetik gorakoak badira.

e) Familia unitateak urteko diru-sarrera jakin batzuk ez gainditzea, PFEZerako aitortutako azken ekitaldiari lotuak, oinarrietan zehazten denaren arabera.

f) Era guztietako zerga betebeharrak edo bestelako udal betebeharrak egunean ordainduta edukitzea, eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak emandako aurrerakinak itzultzeke ez izatea, itzultze epeak amaitu direnean egin beharreko itzulketa egin gabe.

–Dirulaguntzaren zenbatekoa:

Laguntzen zenbatekoak eguneratuko dira onesten diren udal aurrekontuetako aurreikuspen tekniko eta ekonomikoen arabera, eta ekitaldi honetarako 720 eurokoak izanen dira, gehienez, onuradun eta urteko. Laguntza hori hainbanatu eginen da, eskaera zein hilabetetan egiten den ikusirik. Hainbanaketa kalkulatuko da eskabidea erregistroan aurkezten den egunetik hasita.

%50 gehigarria emango da (hilean 90 eurora heldurik gehienez) frogatzen denean taxia egunero erabili behar dela lantokira joateko, edo irakaskuntza arautuko ikasketa zentro batera, eguneko zentro batera edo antzeko baliabideetara, baldin eta zentroak ez badu eskaintzen garraiobide egokiturik halako erabiltzaileentzat.

–Eskabideak aurkezteko epea:

Epea: oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita, oinarriok indarra duten urteko azaroaren 30era arte. Eskabideak epe horretatik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

Epe bat irekiko da, 2020ko abenduaren 14tik 24ra bitarte, jada taxi-bonuaz baliatzen ari diren erabiltzaileek eskabideak aurkez ditzaten. Kasu horretan, Udalaren eskabidea aurkeztu beharko da, beteta, eta harekin batera, justifikazio ekonomikoa, familia unitatearen errenta aitorpenaren bidez. Aitorpen hori egitera beharturik egon ezean, familia unitatearen diru-sarreren frogagiriak. Laguntza ematea loturik egongo da 2021eko ekitaldirako aurrekontu-lerroa, luzatua zein berria, egotearekin.

Sarrigurenen, 2019ko abenduaren 11n.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L1915891