7. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Hiri-jarduketarako plan berezia “Murchanteko hiri-lurzoru finkatuan determinazio xehatuak birdoitzeko”. Hasierako onespena

Alkatetzak, 2019ko abenduaren 20an eman ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Hiri-jarduketarako plan berezia “Murchanteko hiri-lurzoru finkatuan determinazio xehatuak birdoitzeko”, 2019ko abendukoa. DeUrbanek eta Mari Trini Sanz Serrano arkitekto teknikoak idatzi dute eta Murchanteko Udalak sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluarekin. Epe horretan interesdun orok espedientea aztertu ahalko du Udalaren bulegoetan, jendea hartzeko ordutegian, eta egoki jotzen diren iradokizun eta alegazioak aurkeztu ahalko dira.

Murchanten, 2019ko abenduaren 20an.–Alkate udalburua, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1916516