7. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Jabari publikoko ondasunen desafektazioa, gero lagatzeko.
Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2019ko irailaren 24an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen jabari publikoko ondasun hauek desafektatzea:

–Bofuñoko bideko tartea, 3. poligonoko 60. lurzatia, 1.063 metro koadroko azalera eta honako muga hauek dituena: iparraldean, katastroko 3. poligonoko 82, 93, 92 eta 91. lurzatiak; hegoaldean, 3. poligonoko 226 eta 95. lurzatiak; ekialdean, NA-150 errepidea; eta mendebaldean, 3. poligonoko 248. lurzatia.

–Venta de Judas industrialdeko sarbidea, 3. poligonoko 233. lurzatia, 6.301 metro koadroko azalera eta honako muga hauek dituena: iparraldean, katastroko 3. poligonoko 96 eta 97. lurzatiak; hegoaldean, 3. poligonoko 224, 98 eta 235. lurzatiak; ekialdean, NA-150 errepidea; eta mendebaldean, 3. poligonoko 229 eta 248. lurzatia.

–Venta de Judas industrialdeko sarbidea, 3. poligonoko 235. lurzatia, 330 metro koadroko azalera eta honako muga hauek dituena: iparraldean, katastroko 3. poligonoko 233. lurzatia; hegoaldean, 3. poligonoko 98. lurzatia; ekialdean, 3. poligonoko 233. lurzatia; eta mendebaldean, 3. poligonoko 98. lurzatia.

Jendaurreko epea haren kontrako inolako alegazio, erreklamazio edo oharrik aurkeztu gabe iragan da. Beraz, 2019ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran behin betiko onetsi zen aipatu higiezinen kalifikazio juridikoaren aldaketa, zerbitzu publikotik desafektatuz, ondareko ondasunaren kalifikazioa hartuko baitu.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Irunberrin, 2019ko abenduaren 20an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L1916490